MLC ITS Euskadi, Mugikortasun eta Logistika Klusterra irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta mugikortasunaren, logistika integralaren eta ITSen (Intelligent Transport Systems -Garraio Sistema eta Teknologia Adimendunak-) eremuetan lan egiten duten enpresak eta eragileak biltzen ditu.
Lankidetza, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, pertsonen eta hornidura-katearen mugikortasuna hobetzea du xede, eta, hala, bazkideen eta eragin-eremuaren lehiakortasuna areagotzea eta iraunkortasunarekin lotutako helburuak betetzen laguntzea. Gaur egun, Klusterrak 107 bazkide ditu. Klusterreko kideek Euskadiko BPGren % 24 osatzen dute.