ateia Gipuzkoa

Euskadi Plaza, 5 - ZAISA20305 - Irun (Gipuzkoa)

ATEIA GIPUZKOA-OLT

ateia Gipuzkoa-OLT Gipuzkoako probintzian jarduten duen enpresa-elkartea da, eta garraio-bitartekari gipuzkoarrak biltzen ditu.

1978an eratu zen, haren bazkide diren enpresen interes profesional komunak ordezkatzeko, kudeatzeko eta sustatzeko eta bezeroei bermea emateko. Hasieran, APTEIG zuen izena, eta 7 enpresa zituen bazkide. Orduz geroztik, bazkideen kopurua igo egin da, eta, egun, 23 enpresaz osatutako taldea da.

Haren xedeak dira: jarduerari lotutako nazioko eta/edo nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea; bazkideen interes komuneko zerbitzuak ematea; lan-harremanetan esku hartzea eta berezko interes ekonomiko eta sozialak defendatzen eta sustatzen laguntzea, laneko talde-hitzarmenak negoziatuz,  laneko talde-arazoak, elkarrizketa soziala eta administrazio publikoen erakunde publikoetan instituzionalki partea hartzea proposatuz; bazkide diren enpresen artean loturak sustatzea; garraioaren eta logistikaren sektorearen lehiakortasuna eta hobetzea, eta elkartearen helburuak betetzeko eta bazkideen bidezko interesak defendatzeko beharrezkoak edo egokiak diren bestelako jarduerak.