Pribatutasun Politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (aurrerantzean, “DBEO”) betez, jakinarazten dugu erabiltzaileak webgune honen bitartez emandako datu pertsonal guztiak BCMLren jabetzako fitxategietan sartu eta tratatuko direla, haren eskaerei erantzuteko eta informatuta izateko.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

BCMLk zure helbide elektronikoa eta zuk emandako gainontzeko informazioa eta datu pertsonalak tratatzen ditu komunikazio administratibo eta/edo komertzialak bidaltzeko eta BCMLk aurrera eramaten dituen jarduerei eta logistika- eta portu-sektoreari buruz informazioa zabaltzeko.

Arduraduna: BCML—Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioa, G95848547 IKF, Urkixo Zumarkalea 9- 1. esk. 48008 Bilbao (Espainia), helbide elektronikoa: info@bclm-federacion.com

Legitimazioa: datuen tratamendurako lege-oinarria interesatuak baimena ematea da, haren eskaerei erantzunez. Emandako datuak gorde egingo dira lanbide-harremana dagoen bitartean. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako lege-obligaziorik ez badago behinik behin.

Eskubideak: atzitzea, zuzentzea, ezeztatzea, kontra egitea eta tratamendua mugatzea.

Segurtasun-neurriak eta -mailak: BCMLk behar diren neurriak hartu ditu eskatutako segurtasun-maila mantentzeko, tratatzen diren datu pertssonalen eta tratamenduaren baldintzen arabera, ahal den neurrian eta teknika mailaren arabera betiere, datu horien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko atzipena ekiditeko.

Era berean, BCMLk bermatzen du mekanismoak ezarri dituela xede hauekin:

  • Gorabehera fisiko edo teknikorik badago, datu pertsonen eskuragarritasun eta atzipena modu azkarrean leheneratzea.
  • Datuen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarrita dauden neurri teknikoak eta antolatzaileak eraginkorrak direla egiaztatzea, aldizka.

Jarduera-eremua: datuen babeserako indarreko legedia betetzeko xedez, datuen segurtasuna bermatzeko ezarrita dauden fitxategiak, informazio-ekipoak eta -sistemak eta neurri teknikoak eta antolatzaileak datu pertsonalak dituzten BCMLren jabetzako behin-behineko eta behin betiko fitxategi guztietan aplikatuko dira, eta baita datu horiek tratatzen dituzten ekipo eta informazio-sistemetan ere.

Erabiltzailearen baimena: interesatuak “websidea” bisitatzean edo BCMLn erregistratzean pribatutasun-politika hau irakurri, ulertu eta espresuki onartu izana adierazten du, eta BCMLri datuak tratatzeko baimen espresa eta nabaria ematen diola, hemen jasotako xede eta zerbitzuetarako.

Lagapena: datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako legezko obligaziorik ez badago behinik behin.

Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala: BCMLren eta bazkideen edo erabiltzaileen arteko komunikazio pribatuetan jasotako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta BCMLk hitzematen du datu pertsonalak sekretuan mantentzeko, gordetzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo atzitzea ekiditeko beharrezko neurriak hartuko dituela, datu pertsonalak dituzten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun Neurriei buruzko Araudia betez.

Horrez gain, konfidentzialtzat hartuko da aldeek elkarri emandako edo izaera hori duela adostutako beste edozein informazio.

Datuen babesa eta segurtasun politikan aldaketak: BCMLk datuen babesa eta segurtasun politika alda dezake legegintzako edo jurisprudentziako eta arlo horretan dauden kode tipoetatik erator daitezkeen nobedadeetara egokitzeko, eta baita erabaki korporatibo estrategikoengatik ere. Kasu horietan, aldaketa BCMLren web-orrian argitaratzen den datan sartuko da indarrean.