19 Eka CLM BATZORDE MULTIMODALA EUSKADIKO TRENBIDE SISTEMAREN AUKERA ETA ERRONKEI BURuzko hausnarketa foroa egiten ari da
Gaur goizean, BCLM Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioak hausnarketarako jardunaldia egin du abiadura handiko trenak eta azpiegitura intermodal osagarriek Euskadin sortuko dituen aukerei buruz.
Azterketa honetan, Mikel Gurutzeagak Eusko Jaurlaritzaren Garraioetako Azpiegituren zuzendariak “Retos y oportunidades de la Y vasca” izenburupean eta Ignacio Barrón de Angoitik Renfeko Nazioarteko Zuzendari eta Nazioarteko Trenbide Batasunaren Abiadura Handiko Zuzendari ohiak “El Ferrocarril y el transporte del siglo XXI” izenburupean egindako agerpenak aintzat hartu dira.
Lehenengo kasuan, Euskadiko trenbide-sistemaren barruan planifikatu eta martxan diren proiektuak azaldu dira, eta, bigarrenean, zerbitzuen ikuspegitik trenbidearen abantaila lehiakorren azterketa egin da, eta, horrekin batera, sakonean azaldu eta erkatu egin dira nazioarteko herrialdeek azpiegitura mistoen erabilerari lotuta bizitako esperientziak.
BCLMren elkarteei atxikitako enpresei egin zaien deialdian —toki mugatuarekin—, itsas, portu- eta aireportu-sektoreetako, salgaien trenbide eta bidaiarien errepide eta tren bidezko garraioko eta logistikako eta informazioaren teknologietako ordezkariek parte hartu dute.
Gogoratu behar da BCLMk kide hauek biltzen dituela: MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkartea, ateia Bizkaia-OLT; ateia Gipuzkoa-OLT, GIPORT – Pasaiako portuko erabiltzaileen elkartea eta UniportBilbao / Portu Erkidegoa.
Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren eta Renferen laguntzarekin egin da.