15 mai BCLMk lehiakortasuna hobetzeko eragilea izan nahi du, lankidetza abiapuntu izanik
Gaur goizean aurkeztu da Basque Country Logistics and Mobility Federation (BCLM) – Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioa ofizialki aurkeztu da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan. Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Azpiegitura sailburua, ekitaldira bertaratu da.
Euskal administrazioak bultzatu du BCLM, sektorean ordezkaritza zabala duten bost elkarteren laguntzarekin. Helburua da Euskadiko logistikaren eta mugikortasunaren estrategia garatzen laguntzea, eremu publiko eta pribatuen, erakunde publikoen eta enpresen arteko lankidetza abiapuntu izanik.
Ikuspegia lehenbiziko Plan Estrategikoan jasotzen da: “logistikaren eta mugikortasunaren balio-kateen lehiakortasuna hobetzeko lanean funtsezko eragilea izatea, eta euskal administrazio publikoei laguntzea eta haiekin elkarlanean aritzea, Euskadiko sektore-estrategia garatzeko eta ezartzeko”.
BCLMen parte hartzen duten elkarteek hainbat arlotan dituzten ezagutzak eta espezializazioa eskaini diote proiektuari:
- Logistika multimodala (errepidekoa, itsasokoa, airekoa, trenbidekoa)
- Pertsonen mugikortasuna
- Salgaiak hirian banatzea
- Garraio-teknologia eta -sistema adimendunen industria (ITS- Intelligent Transport Systems)
BCLM haren balio-kate ugariengatik konplexua eta zabala den eta legedi anitzen eraginpean dagoen makrosektore batean lankidetza sortzeko helburuz eratu zen. Horretan laguntzeko, bost sortze-erakundeen ezagutza aditua dauka alde: ateia Bizkaia eta ateia Gipuzkoa (garraio-bitartekarien elkarteak), GIPORT (Pasaiako Portuaren Erabiltzaileen Elkartea), Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra (MLC ITS Euskadi) eta UNIPORT BILBAO / Portu Erkidegoa.
BCLMk 340 enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu. 32.000 milioiko fakturazioa dauka, eta 183.000 langile. 9.000 milioi euro inguru irabazten ditu esportaziotan, eta 595 milioi eurotik gorako inbertsioa egiten du berrikuntzan.