15 mai BCLM eratzea eta inskribatzea
2016ko maiatzaren 19an, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioa sortu zen: BCLM –Basque Country Logistics and Mobility Federation-. Helburu du Euskadiko administrazio publikoei laguntzea, lurraldeko Mugikortasun eta Logistika Estrategia garatzeko, sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean arituz eta enpresa-ehunean lehiakortasuna sustatuz eta nazioarteko merkatuan posizionatuz.
Sortze-bazkide dira ateia Bizkaia, ateia Gipuzkoa, Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Giport Pasaia eta Uniport Bilbao / Portu Erkidegoa. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Garraio Zuzendaritzak ere parte hartu du.
2016ko irailaren 15ean, Federazioa Euskadiko Elkarteen Erregistroan jaso zen FD/B/00194/2016 erregistro-zenbakiarekin, Euskal Autonomia Erkidegoa izanik jarduera-eremua eta “sozioekonomikoa” sailkapenaren barruan.
Informazio gehiago hemen: http://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/asociacion/bclm-basque-country-logistics-and-mobility-federacion-bclm-federacion-de-logistica-y-movilidad-del-pais-vasco/